Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tallis, Thomas

Ingeles musikagilea eta organista (?, 1505 - Greenwich, Londres, 1585). 1540. urtetik aurrera errege kaperako organista eta musikagile nagusi izan zen, Henrike VIII.a, Eduardo VI.a, Maria Tudor eta Elisabet I.aren erreinaldietan. 1575. urtean Elisabet I.ak musika argitaratzeko monopolioa eman zien Tallis-i eta Byrd-i, eta Cantiones sacrae 34 moteteko bilduma argitaratu zuten. Eliz musika idatzi zuen, kontrapuntuaren aldetik oso aberatsa. Lan nagusia Spem in alium motetea da, 40 ahotsetarako idatzita.