Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taglioni, Maria

Italiar dantzaria (Stockholm, 1804 - Marseilla, 1884). Aitarekin ikasi zuen dantzan, eta geroago S.B. Coulon-ekin, Parisen. 1822. urtean egin zuen aurkezpena Vienako Operan, eta ondoren Italian eta Alemanian dantzatu zuen. Parisen bizi izan zen urte batzuetan bertako Operarekin lanean, eta arrakasta handia lortu zuen. Ondoren, aitarekin lan egin zuen Errusian bost urtez. 1848. urtean dantza egiteari utzi zion. 1860. urtetik aurrera dantza irakasle izan zen Parisko operan, eta 1870-1871. urteetako gerra ondoren, Londresen.