Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tafna

Aljeriako ipar-mendebaleko ibaia. Sebdu hiriaren inguruetan sortzen da eta arroila ikusgarrietatik igaro ondoren Mediterraneoan itsasoratzen da, Beni Saf ondoan. Marokon sortzen den Isly ibaia hartzen du ezkerraldetik. v Tafnako hitzarmena. 1837an, Bugeaud mariskal frantsesak eta Abd el-Kader emir marokiarrak izenpetu zuten hitzarmena. Haren arabera, Aljeriako lurralde asko utzi zuen Frantziak emirraren esku. Hala ere, bi urteren buruan ekin zioten arabiarrek frantsesen aurkako borrokari.