Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tahúres Zurdos

Nafar rock taldea, 1987an sortua. Beriaingo Potasas auzoan sortu zen, Aurora eta Manolo Beltrán, "Lolo", neba-arreben eraginez. Azken urteotan Juanma Beltrán baxu tolosarrak eta Tafallako Javier Lizarrazu "Puntxes" bateriak osatu dute, Beltrán neba-arrebekin batera, Tahúres Zurdos taldea. Taldearen abesti gehienen hitzak Aurora Beltránek sortuak dira, eta ahotsa ere berak jartzen du, anaiarekin batera, kasurik gehienetan. Taldearen gidaritzat har daitekeen Aurora Beltrán, Belladona emakumezkoz osatutako hirukotearen kide izan zen 80ko hamarkadan, eta hirukotea desegin eta gero sortu zuen anaiarekin batera Tahúres Zurdos. 1988an argitaratu zuten lehen diskoa, Tahúres Zurdos izenekoa. Ondoren Tahúria, Vol.II eta 13 bildumak, Nieve Negra, Árido, La caza, Azul, Tak eta Básico heldu ziren, eta, bi urte diskorik grabatu gabe egon ondoren, El tiempo de la luz eman zuten argitara 2000. urtean.