Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Synge, Richar Laurence Millington

Britainiar kimikaria (Liverpool, 1914 - 1994). Cambridgen egin zituen ikasketak. Unibertsitate horretako laborategian hasi zen lanean, eta gero Leedsko artile industriako laborategietan jardun zen. 1944an paper gaineko azterketa kromatografikoa sortu zuen, J. P. Martinekin batera. Azterketa kromatografikoari esker aminoazidoak gai bizidunen proteinetatik bereiz daitezke. Teknika horren bidez gramizidinaren egitura zehaztu zuen. Kromatografiaren aurkikuntzagatik Kimikako Nobel saria jaso zuten bi zientzialariek 1952an.