Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sylvius, Franciscus

(Franz edo François de le Boë edo du Bois ere deitua). Alemaniar sendagilea (Hanau, 1614 - Leiden, 1672). Leiden-eko unibertsitateko irakasle izan zen. Bizitzako gertaera guztien eta eritasunen printzipioa kimikan dela zioen eta kimika medikuntzan erabili zuen lehenetakoa izan zen; medikuntzan mistika alde batera utzi eta fisika eta kimikako legeez baliatu beharra zegoela zioen. Garuneko 3. eta 4. bentrikuluak bereizten dituen hodia (Sylviusen akueduktu deitua), 5. bentrikulua (Sylviusen bentrikulu deitua); garunaren erdialdeko arteria (Sylviusen arteria); eta aurrealdeko gingila eta parietala tenporaletik eta okzipitaletik bereizten dituen pitzadura (Sylviusen pitzadura) aurkitu zituen.