Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sydow, Max von

(Jaiotza izenaz, Carl Adolf). Suediar zinema antzezlea (Lund, 1929). Antzerki ikasketak Stockholmen egin zituen eta gero antzezle izan zen Suediako antzoki nagusietan. Sjöberg suediar zinemagilearekin egin zituen lehen filmak. Ingmar Bergman ezagutu zuen eta geroztik haren film askotan lan eginez bere burua ezagutzera eman zuen: Det Sjunde Inseglet (1957, Zazpigarren zigilua), Smultronstället (1957, Basoko marrubiak), Ansiktet (1958, Aurpegia), En Passion (1969, Pasio bat). Zinemagile asko eta ospetsuekin lan egin du, besteak beste: Stevens, Troell, Huston, Pollack, Rosi, Tavernier, August, Lynch, Lattuada, Allen. Film batzuk: The Exorcist (1973), The Kremlin Letter (1970), Cadaveri Eccelenti (1976), La Mort en Direct (1980), Hannah and her Sisters (1986), Dune (1984), Pelle Erobreren (1988).