Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suge-ilar

iz. Bot. Poligonazeoen familiako belar landarea (Fagopyrum esculentum). Arto beltza, suge-ida eta sugilar izenaz ere ezagutzen da. Zurtoin zuzena eta luzea du, kolorez gorrixka; hostoak gezi itxurakoak ditu, osoak, txandaka eta aurka antolatuak eta berde gorrixkak; loreak, berriz, zuri gorrixkak, txikiak eta panikula luzeetan eratuak. Fruitua txikia, beltza eta distiratsua du. Jatorriz Asiakoa dela uste da. Gaur egun Europa guztian hazten da, Irlandan, Islandian eta Feroe uharteetan izan ezik. Fruitua irina egiteko eta abereak bazkatzeko erabiltzen zen lehen.