Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suge arrain

iz. Zool. Perziformeen ordenako arraina, 25 cm inguru luzea, bizkarraldea arrosa kolorea eta sabelaldea urdin zurixka duena (Ophidium barbatum). Gorputza aingiraren egituratsukoa du, hark baino laburragoa eta alboetatik zapala. Ezkata txikiak eta arrautza itxurakoak ditu. Beheko barailaren azpian lau gingil luze ditu. Itsaso Atlantikoko ekialdean, Afrikako erdialdetik Frantziako iparraldera bitartean bizi da.