Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suge belar

iz. Bot. Arakazeoen familiako bi belar landareren izena (Arum maculatum eta Arum italicum). Errebelar eta suge gerezi izenaz ere ezagutzen dira. Zurtoin zuzena eta sendoa dute, 10-20 cm luzea. Gezi itxurako hosto zabalak dituzte, kolorez berde ilunak. Loreen multzoa hosto itxurako zorro batez inguratua dute. Fruitu biribil gorriak izaten dituzte, mordoan antolatuak. Basoetan, bide bazterretan eta oro har leku hezeetan hazten dira. Landare guztia da pozoitsua. Beroarekin pozoia gutxitu egiten zaio. Arun maculatum motaren sustraiak Erdi Aroan urdaileko ondoeza kentzeko erabiltzen ziren.