Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Suger

Frantses fraide, politikari eta historialaria (?, 1081 inguruan - Saint-Denis, 1151). Frantziako Luis VI.aren ordezkari izan zen Erroman eta 1112ko eta 1123ko Letrango kontzilioetan parte hartu zuen. Luis VII.a erregearen kontseilaria izan zen eta erregeak bigarren gurutzadara joan behar izan zuenean Suger izendatu zuen erregeorde (1147-1149). Saint-Denisko eliza berriro eraikitzeko agindu zuen eta historia lanak idatzi zituen, Histoire de Louis Gros, besteak beste.