Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Steidle, Otto

Alemaniar arkitektoa (Munich, 1943). Arkitektura ikasketak egin zituen, Munichen, 1965-1969 bitartean. 1966an Muhr & Steidle konpainia sortu zuen eta 1969an Steidle & Partner. 1991 eta 1993 bitartean eskolak eman zituen Europako zenbait hiritan: Munich, Kassel, Berlin, Amsterdam, Cambridge. 1993an Municheko Akademie der Bildenden Künste arkitektura eskolako errektore izendatu zuten. Bere lanik ezagunenak etxebizitzak dira, estilo informalekoak. Aipagarriak dira, besteak beste, Genter kaleko etxebizitzak (1969-1975), Munichen. Aipagarriak dira, baita ere, bere prokeitu handiagoen artean, Nurenberg-eko Kreuzgassen auzoa (1986-1992); Ulmeko Unibertsitatea (1990-1991), hirigunea eta Oberer Eselsberg baso handia bereizten dituena; Gruner & Jahr elkartearen bulego nagusiak, Hanburgon (1983-1991); Wacker Chemie elkartearen pentsio kutxa, Munichen, eta abar.