Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Steen, Jan

Holandako margolaria (Leiden, 1626 - Leiden, 1679). Nicolaus Knupfer-en, Adriaen Van Ostade-ren eta Jan Van Goyen-en ikasle izan zen eta azken horren alabarekin ezkondu zen. Batetik bestera ibili zen Holandan zehar, tabernari ere izan zelarik, eta azkenean bere jaioterrira itzuli zen. Zazpiehun bat koadro margotu zituen, genero guztietakoak, holandarren bizimodua ironiaz eta moralismoz agertzen dutenak, koloreaz bikain baliatu zela; haren koadroak mundu osoko museo eta bildumetan daude. Margolan nagusiak: San Nikolas jaia, Emakumea gaixorik, Lagunarte alaia, Festa ostatuan.