Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stein, Edith

Poloniar idazle eta filosofo karmeldarra (Breslau, 1891 - Auschwitz, 1942). Göttingenen egin zituen ikasketak eta Husserl-en laguntzaile izan zen. Jatorriz judua zen baina 1904an ateo eta 1921ean, Avilako Santa Teresaren bizitza ezagutu zuenean, katoliko egin zen. 1934an karmeldarren komentu batean sartu zen eta Gurutzeko Teresa Benedikta izena hartu zuen Santa Teresa mistikoaren omenez. Aquinoko Santo Tomasen lanak itzuli zituen eta, besteak beste, Endliches und ewiges Sein (Izate mugatua eta betikoa) lana idatzi zuen, Aquinoko Santo Tomasen eta Husserlen filosofiak azaltzen dituena. 1938an Holandako komentu batera bidali zuten jatorriz judua baitzen naziek harrapa ez zezaten baina naziek atxilotu eta Auschwitzeko kontzentrazio esparruan hil zuten. Joan Paulo II.ak dohatsu egin zuen 1985ean.