Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Soufflot, Germain

Frantses arkitektoa (Irancy, 1713 - Paris, 1780). Lyonen eta Erroman egin zituen ikasketak eta Greziara eta Asia Txikira bidaiak egin zituen. 1755ean Parisa deitu zuten Santa Genoveva elizako planoak egin zitzan, eta lan haien zuzendari izan zen 1780 arte. Erromako tenpluak hartu zituen oinarritzat, eta greziar arkitekturako elementuak ere erabili zituen (zutabeak etab.). 1776an gorteko eraikuntzen arduradun izendatu zuten; Parisi izaera modernoa eman zioten hirigintza lanen zuzendari izan zen. Luis XVI.aren garaiko arkitekto klasiko nagusia eta arkitektura neoklasikoaren aitzindaria izan zen. Lan nagusiak: Parisko Panteoia, Lyongo Erietxea eta Antzokia.