Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Soulouque, Faustin

Haitiko politikaria (Petit Goave, 1782 - Petit Goave, 1867). Esklabo beltz baten semea zen. 1803an frantsesak Haititik kanporatzeko matxinadetan parte hartu zuen. Beltzen buruzagia izan zen eta 1847an agintari mulato talde batek Haitiko lehendakari hautatu zuen beren aginduak beteko zituelakoan; Soulouquek, ordea, ez zituen mulatoak aintzat hartu eta 1849an bere burua enperadore izendatu zuen (Faustin I.a). Bere agintaldian ustelkeria eta beldurra nagusitu ziren Haitin. Santo Domingo menderatzeko ahaleginak egin zituen baina ez zuen lortu. 1859an bere kargua kendu zion Geffard jeneralak.