Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Souchon, Alain

Frantses abeslaria eta antzezlea (Casablanca, 1944). Lehenengo diskoarekin izugarrizko arrakasta izan zuen Frantzian: J´ai dix ans (1974, Hamar urte ditut). Doinu berria, idazketa berria –ordu arte egin zenaren oso bestelakoa–, Laurent Voulzy musikagilearekin zuen konplizitatea, dira Souchonen ezaugarri nagusiak. 1976. urtean kantuen hitzak idazten hasi zen, eta Rockcollection idatzi zuen Laurent Voulzyrentzat; izugarrizko arrakasta izan zuen. Hala, lan arrakastatsuak batzuk besteen atzetik etorri ziren, bai beretzat idatzi zituen lanetan ("Allo maman bobo", "Jamais content", "Y'a de la rumba dans l'air", "La P'tite Bill", 1977; "Papa Mambo", "Le Bagad de Lann-Bihoué", "Toto trente ans", 1978; "Marchand de sirop", "Rame", 1980; "Foule sentimentale", "L'Amour à la machine", "Sous les jupes des filles", 1993), bai Laurent Voulzy ("Bubble Star", 1978; "Karin Redinger", "Le Coeur grenadine2, 1979; "Bopper en larmes", 1983; "Belle-Île en Mer Marie-Galante", 1985) edo Françoise Hardy ("C'est bien moi", 1982) abeslariei idatzi zizkienetan ere. 1978an François Truffaut zinemagileak eman zion lehenengo antzezle papera L'Amour en fuite (Maitasuna ihes doa) lanean. Filmak arrakasta handia izan zuen eta 1983an L'Été meurtrier de Jean Becker (1983, Jean Becker-en uda odoltsua) egin zuen.