Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sony Corporation

Japoniar konpainia, tresna elektronikoen fabrikatzailea, Moria Akio-k eta Ibuka Masaru-k 1946an sortua. Tokion du egoitza nagusia, eta adarrak ditu Europa osoan, Sortalde Hubilean, Australia eta Asian. Enpresak tresna elektronikoak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu, hi-fi kateak, bideoak, walkman-ak eta telebistak batez ere, eta baita informatikako tresnak, telekomunikazioetarako sistemak eta esku telefonoak ere. Sony etxeko bideo sistema, Betamax, zinema eta telebista industriako profesionalen eredu izan da. 1989an SONYk CBS Records enpresa erosi zuen, eta 1989an Columbia Pictures Entertainment, eta horrela disko, zinema eta telebistaren industrian sartu zen. Egun, SONY munduko enpresa nagusietako bat da: 50 bilioi inguru dolar fakturatzen ditu eta 163.000 langile ditu mundu osoan.