Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sonora

Mexikoko ipar-mendebaleko estatua. Mugak: iparraldean Estatu Batuak, hegoaldean Sinaloa, ekialdean Chihuahua eta mendebalean Iparreko Kalifornia Beherea eta Kalifornia golkoa. 182.050 km2; 1.822.000 biztanle (1990). Hiburua: Hermosillo. Sierra Madre Occidental-eko ipar zatia da. Kostaldeko ordokia ez da oso zabala, Sierra Madreren paraleloan mendialde anitz tartekatzen direlako. Espainiarrak 1530etik aurrera bertaratu ziren; Sonora izena hango marmoletik dator, jotzean ezkilaren antzeko soinua ateratzen baitu. Klima beroa (20 °C batez beste) eta idorra da, eta landare ekoizpenak ureztatzearen beharra du; modu horretara, Altar, Sonora, Yaqui eta Mayo ibaiak aprobetxatuz egiten dira, garia, artoa, arroza, kotoia, tabakoa, indabak, fruitu arbolak, etab. Ordoki idorretan behi azienda hazten da. Mea baliabideak: kobrea, urrea, manganesoa, beruna, zilarra. Biztanleria zenbait hirigunetan biltzen da: Heroica Nogales, Arizonako mugetan; Hermosillo; Guaymas portuan eta Ciudad Obregón Yaqui haranean. Errepide handiek eta burdinbideek zeharkatzen dute estatua eta Mexikorekin lotzen dute.