Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Songhai

Afrikako Erdi Aroko inperioa, Niger ibaiaren arroan. Hiriburua hasieran Kukyan izan zuen eta geroago Gaon. XIV. mendean Malitik aske geratu zen. XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran inperioa Senegaleraino iristen zen. XVI. mendearen bukaeran desagertu zen.