Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sontag, Susan

Estatubatuar idazlea (New York, 1933 – New York, 2004). Kalifornia, Chicago, Paris eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Inork baino sakonago aztertu zuen eta ezagutzen du Estatu Batuetako 1960ko hamarraldiko gizartea eta ohiturak. Literatura, kazetaritza, eta zinema eta antzerki kritika landu ditu. Lanik aipagarrienak: I, etcetera (1978, Ni, eta abar); The Benefactor (1963, Ongilea); Death Kit (1967); Sumendiko maitalea (1992); Ameriketan (1996). Roland Barthes eta Antonin Artaud-en biografiak idatzi ditu, eta zenbait saiakera ere argitaratu du: Against Interpretation (1966, Interpretazioaren aurka); Trip to Hanoi (1968, Txangoa Hanoira); On Photography (1977, Argazkilaritzaz); Illness as a Metaphor (1978, Eritasuna metafora gisa).