Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Snyders, Frans

Flandestar pintorea (Anberes, 1579 - Anberes, 1657). Bruegel Gaztearen ikasle izan zen eta 1602an maisu titulua lortu zuen. Pintore barrokoa zen. Izadi hilak eta animalien irudiak egin zituen hasieran baina geroago indar handiko ehiza eta borroka irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen. Haren lan nagusiak: Izadi hila, Oilarren borroka, Basurdearen ehiza.