Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Snell, Willebrod van Roijen

Holandar matematikaria (Leiden, 1591 - Leiden, 1626). Leiden-go unibertsitatean irakasle izan zen. Astronomiaren historian meridiano arkuaren luzera neurtzeko triangulazio prozedura bat erabili zuen lehena izan zen. 1620an argiaren errefrakzio legea aurkitu zuelako da famatua.  v  Snell-en legea. Errefrakzio indize desberdina duten bi ingurune bereizten dituen gainazal batetik igarotzen den argi izpi batek gainazal horrekiko eratzen dituen angeluen artean erlazio hau dago:
sen i/sen r = nr/ni
bertan i eta r argi izpiaren intzidentzia eta errefrakzio angeluak direla, eta nr eta ni intzidentzia eta errefrakzio inguruneen errefrakzio indizeak.