Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Snodgrass, William

Estatubatuar olerkigilea (Wilkinsburg, 1926 - 2009). Snodgrassen estiloan molde tradizionalen nagusitasuna nabarmentzen zen, eta edukiari dagokionez, berriz, giza emozioen ikerketagatik zen aipagarria; olerkigile intimistatzat edo sentimenduen olerkigiletzat hartzen da. Lehen olerki bilduma Heart's Needle (1959, Bihotzeko orratza) izan zen, eta Pulitzer saria eman zioten harengatik. Geroago idatzi zuen After Experience (1968, Esperientziaren ondoren), Rainer Maria Rilke olerkigile alemaniarraren itzulpenak biltzen zituena. Trobadorearen sei abesti (1977) bilduman ere agertu zituen hungarierazko zenbait itzulpen; Führer-aren bunkerra obran (1977), berriz, Eva Braun eta alderdi naziko zenbait buruzagi ageri dira olerkiak errezitatzen. 1987an Olerki guztiak bilduma eman zuen argitara.