Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Snorri Sturluson

Islandiar historialari eta politikaria (Hvamm, 1179 - Reykjarholl, 1241). Egill Skallagrimsson-en ondorengoa zen. Jon Loptsson Islandiako buruzagi ahaltsuenetako batek hazi zuen eta haren alaba eta ondorengoarekin ezkondu zen. Ezkontza hari esker lortu zuen indarra eta, besteak beste, Islandiako epaitegiko lehendakaria izan zen. 1218an Norvegiako Haakon IV.aren esanetara ezarri zen eta Islandia harentzat hartu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu, eta haren aginduz hil zuten. Snorriren lan nagusiak Heimskringla, Norvegiako mitologia eta erregeen historia azaltzen duena eta Eskandinaviako antzinako literatura lan nagusietakoa dena, eta Edda, izan ziren.