Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smith, Manuel Maria

Bizkaitar arkitektoa (Bilbo, 1879 - Neguri, Getxo, 1956). Madrilen egin zituen arkitekturako ikasketak. Bilboko burgesiaren arkitektotzat hartua da eta aberatsentzako txalet eta etxe ugari eraiki zituen Negurin. Obra nagusiak: Lezama eta Legizamondarren jauregiko berritze lanak, Eusko Trenbidearentzako Bilboko geltokia, San Mames futbol zelaiko harmailak, Bilboko Carlton hotela (1922). Bordelera erbesteratu zen familiarekin batera Gerra Zibila garaian. Handik itzutzean Gernika berreraikitzen egin zuen lan: Udaletxea, Epaitegiko egoitza, Posta eta Telegrafoko egoitza eta Arte eta Ofizioetako eskola.