Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smith, Michelle

Irlandar igerilaria (1971). Bere herrian sekula ez da izan igeriketarako tradizio sendorik, eta horrela, berak ere ez zuen titulu edo marka garrantzitsurik eskuratu bere karraren hasieran. 1996ko Olinpiar Jokoetan, ordea, garaipen handiak lortu zituen: urrea eskuratu zuen 400 metro estiloetan, 400 metro libreetan eta 200 metro estiloetan, eta brontzezkoa tximeleta estiloko 200 metroetan.