Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smith, Ian Douglas

Rodesiako politikaria (Rodesia, 1919 - 2007). Zurien nagusitasunaren aldeko Rodesiako Frontea alderdiko kidea. Lehen ministro izan zen 1964an, eta 1965ean Britainia Handiari, bere kabuz, Rodesiaren independentziako eskaera aurkeztu zion, eta Commonwealth erakundetik kanpo utzi zuen. Bere burua gobernuburu izendatzeagatik nazioarteko kritikak izan zituen arren, Smith-ek aurrera egin zuen, eta berak eratutako zurien gutxiengoaren gobernuari eutsi zion, 1979an Abel Muzorewa buruzagi beltzak hauteskundeak irabazi zituen arte. Smithek gutxiengo zuriaren buru izanez jarraitu zuen parlamentuan 1980an Rodesia Zimbabwe-ko errepublika bihurtu zenean.