Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sisifo

(Gr. Sisyphos). Mit. Korintoko hiriaren sortzaile eta erregea. Eoloren semea eta Merope pleiadearen senarra zen. Amarrutsua, lapurra eta ankerra zelako egin ezaguna. Zeusi iruzurra egiteagatik, harritzar bat mendi baten tontorrera bultzaka eramatera zigortu zuten, baina gailurra iristear zen aldi oro, nekeak abaildurik, behera erortzen zitzaion haitza.  v  Mito horretan oinarri hartuta idatzi zuen A. Camusek Sisiforen mitoa (1942).