Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sismiko

izond. Geol. Lurrikarei edo sismoei dagokiena.  v  Zunda sismikoa. Lurra osatzen duten jalkin geruzen lodiera neurtzeko zundaketa geofisikoetan erabiltzen den prozedura. Lurrazaletik hurbil dagoen puntu batean eztanda bat eragiten da, eta sortzen diren hots uhinak lurrean barrena hedatzen dira; izaera desberdineko bi jalkin geruzen ukimen gainazalerara iristean uhinek isla bat igortzen dute dute, eta uhin horiek berriro sismografo batean jasotzen dira lurrazalean. Eztanda sortu denetik uhin islatuak jaso diren arteko denbora neurtuz, jalkin geruzaren lodiera jakin daiteke. v Lehergai sismikoa. Lurrikara artifizialak sortzeko erabiltzen de lehergaia.