Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sisley, Alfred

Frantses margolaria, jatorriz ingelesa (Paris, 1839 - Moret-sur-Loing, 1899). Parisen arte ikasketak egin zituen eta Parisko eskolaren estiloko lanak egin zituen 1870 arte. Manet, Renoir, Degas eta Moneten adiskidea izan zen, besteak beste, eta haiekin batera eskola inpresionistaren aitzindarietako bat. Argiaren bilaketa zuen helburu nagusia; kolore gardenak erabili zituen eta argi efektu nabarmenenak lortu zituen elurraren zuritasunean eta uraren eta basoetako irudietan. Lan nagusiak: Port-Marly-ko uholdeak, Moret-eko zubia, Louvenciennes-eko kale bat.