Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Silva Estrada, Alfredo

Venezuelar olerkaria (1933). Egile sailkatzen zaila da, eta lan batzuetan Stéphane Mallarméren eragina nabarmena den arren, ezin esan daiteke joera edo eskola jakin baten jarraitzaile izan zenik; bere obra esperientzia poetiko bitxitzat hartua da. Oro har, hizkuntzaren garrantzia azpimarratu ohi du, eta hizkuntzak eskaintzen dituen adierazpen aukeren interpretazio bitxi eta berezia egiten du. Bere olerkigintzan nabarmen ageri da ezinegon existentzialerako joera, nahasmena eta ziurgabetasuna, etengabe euforia ez galtzeko ahalegina egiten duen arren. Horrela agertzen da De la casa arraigada (1953, Etxe errotuaz) bere lehen liburuan, eta aipagarria du, orobat, Los moradores (1975, Bizitzaileak).