Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Silveira Etxeberria, Xabier

Nafar bertsolari eta idazlea (Lesaka, 1976). 1994an Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, eta bost aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 1997, 2004, 2005, 2006 eta 2007an. Azken urte horretan bere lehen eleberria idatzi zuen, A las ocho en el Bule, “kale borroka” gaitzat hartuta. Liburuak nolabaiteko polemika piztu zuen gaztelaniaz idatzia izateagatik. 2008an, berriz, Maradona futbol jokalariari buruzko biografia bat argitaratu zuen, harenganako mirespenez gainezka idatzia: Maradona. Barrilete kosmikoa.