Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Silván López-Almoguera, Leandro

Madrildar ingeniaria, euskal zeramikan aditua (Madril, 1901 - Donostia, 1999). Madrilen jaio eta Zaragozan egin zituen zientzietako ikasketak, eta amaitu bezain laster Gipuzkoara heldu zen irakasle. Hortik aurrerako lan guztiak Euskal Herrian egin zituen, zientziaren eta teknikaren historiaren inguruan gehienak. Ilustrazioari buruzko lan ugari argitaratu zituen, baita Peñafloridako kondearen eta Elhuyar anaien biografiak ere. Euskal zeramikan aditua da, eta Cerámica Navarra (1973) eta Cerámica Popular Vasca (1983) lanak osatu zituen. Azken hori da, hain zuzen, orain arte euskal zeramikaren historiaz idatzi den lanik garrantzitsuena.