Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sheldon, Sidney

Estatubatuar zinema ekoizlea (Chicago, Illinois, 1917 – Kalifornia, 2007). Northwestern Unibertsitatean aldi batez ikasi ondoren karrera militarra hasi zuen, baina 1941ean bere karguak kendu zizkioten. Garaitsu hartan Ben Robertsekin lan egin zuen, lehen gidoiak eta Broadwayrako ekoizpenak prestatzen. 1948an gidoi onenaren Oscar saria eman zioten The Bachelor and the Bobby-Soxer (1947) lanarengatik, eta harrezkero hainbat gidoi ospetsu idatzi zituen: Easter Parade (1948), Jumbo (1962)… 1963. urtean telebistan hasi zen, telesailak sortzen, produzitzen eta idazten; Emmy sarietarako izendatu zizkioten The Patty Duke show (1963-1966, Patty Dukeren showa), I Dream of Jeannie (1967-1970, Jeannirekin amets egiten dut) etab. Eta Sheldonena da, orobat, Hart to Hart (Hart Harten kontra) ospetsua ere. Horrela, arrakasta handiko karrera osatu zuen XX. mendearen lehen erdian, batez ere, telebista, zinema eta antzerkirako lanak idatziz 1970eko hamarraldian eleberrigintzan hasi zen. The Naked Face (1970, Alderdi gordina) bere lehen eleberriarekin misteriozko eleberri onenaren Edgar saria irabazi zuen, eta harrezkero zenbait best-seller idatzi zituen, adibidez Bloodline (1977, Odol lerroa) eta Windmill of the Gods (1987, Jainkoen haize errota), telebistarako sail txiki bihurtu zituenak. Aipagarriak zituen, era berean, The Sands of Time (1988, Denboraren hareak), The Doomsday Conspiracy (1991, Azken epaiaren eguneko matxinada), The Stars Shine Down (1992) etab. Antzerkian nabarmentzekoak dira The Merry Widow (1943, Alargun alaia), Redhead (1959, Burugorri)…