Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sheen, Charlie

(Jaiotza izena, Charles Estevez). Estatubatuar antzezlea (Hollywood, Kalifornia, 1965). Apocalypse Now filmeko Martin Sheen protagonistaren semea da, eta txikitan hasi zen zinemagintzaren alorrean lantxoak egiten, aitaren film batean lehenengoz. Ikasketak amaitu eta hainbat lanbidetan lan egin zuen, eta lan horietako batetik iritsi zitzaion zinemako antzezle izateko aukera. Txakur bat entrenatzen ari zela, haren jabeak bere lehen filmerako paper bat eskaini zion. Horrela hartu zuen parte Grizzly filmean. Hurrengo hiru urteetan, idazle, ekoizle eta zuzendari gisa jardun zuen, eta hamahiru filmetan parte hartu zuen. 1986an Platoon filmeko protagonista izan zen (1987ko film onenaren saria). Urte hartan egin zuenWall Street, Michael Douglas eta Daryl Hannahrekin batera, aurrekoan bezala, Oliver Stoneren zuzendaritzapean. 1989an Navy Seal egin zuen, eta aipagarria du halaber Courage mountain.