Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shearer, Moira

Britainiar dantzaria eta antzezlea (Dunfermline, Eskozia, 1926 – Londres, 2006). Rodesian, eta ondoren, Londresko Sadler’s Wells Ballet-en egin zituen ikasketak. Ballet horretako dantzari nagusia izan zen 1942-1949 urteen bitartean: Carmen (1950). Zineman ere arrakasta izan zuen: Zapatilla gorriak (1948), Hoffmann-en ipuinak (1951).