Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shebeli

Etiopiako eta Somaliako ibaia. 1.820 km. Etiopiako goi-ordokian du iturburua eta hegoaldera egiten du. Ogaden-go basamortua igaro ondoren Somalian barneratzen da. Eurite aldietan Yuba ibaiarekin bat egiten du eta Indiako Ozeanoan isurtzen du ura. Lehorte aldietan, ordea, galdu egiten da kostaldetik hurbileko padura eta eremu zingiratsuetan.