Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shapley, Harlow

Estatu Batuetako astronomoa (Nashville, 1885 - Boulder, Colorado, 1972). Wilson eta Harvard-eko behatokietan lan egin zuen. Fotometria eta espektroskopia ikerketak egin zituen. Eguzkia galaxiaren erdigunetik 30.000 argi-urtera dagoela esan zuen eta ez Santiagoko Bidearen erdigunean ordu arte uste izan zen bezala. Beste galaxia batzuei buruzko lanak ere egin zituen eta galaxia multzoak edo metagalaxiak eratzeko joera dutela ikusi zuen. Izar sistema bitarrak osatzen dituzten izarren neurria kalkulatzeko metodo bat eman zuen eta Zefeida izar aldakorrak pulsar izarrak zirela esan zuen. Haren lan nagusia Galaxies (1943) da.