Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shao Yung

Txinatar filosofo eta matematikaria (Kung-txeng, 1011 - Honan, 1077). Neo-konfuzianismoaren eskola idealistaren aitzindaria izan zen eta eragin handia izan zuen Txu Hsi filosofoarengan. Matematika alorrean, bereziki landu eta aurreratu zuen aritmetika sistema bitarra eta haren matematika teoriek eragin berezia izan zuten Leibniz europar filosofo eta matematikariarengan.