Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shannon

Irlandako ibairik luzeena. 368 km luze da eta 15.695 km2-ko ibai arroa hartzen du. Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren arteko mugan du iturburua; hegoaldera egiten du eta erdialdeko ordoki zabala ureztatzen du Atlantikoan itsasoratu aurretik. Itsasoratu baino lehen 96 km-ko estuario zabala eratzen du, Limerick-eko hiritik itsasoraino. Indar etxe garrantzitsuak daude ibaiaren ibilguan zehar.