Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shankar, Ravi

Indiar musikagilea eta zitara-jotzailea (Benares, 1920). Indiako Nazio Orkestra sortu zuen. Ustad Allauddin Khan-ekin ikasi zuen zitara jotzen. 1948-1956. urteetan All-India Irratiko musika zuzendari izan ondoren, kontzertualdiak eman zituen Estatu Batuetan eta Europan. 1962. urtean Kinnara musika eskola sortu zuen Bonbai-n eta gero Los Angeles-en (1967). Shankari esker ezagutu zen mendebalean indiar musika. Musikari klasikoekin jo izan du eta, gainera, eragin handia izan du pop musikan.