Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serra i Serra, Narcís

Espainiar politikari eta ekonomista (Bartzelona, 1943). Ekonomia zientzietan doktorea da. Lege eta hirigintza aholkularitzako bulego bat sortu zuen Miquel Roca i Junyentekin, eta katedra eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1974. urtean hasi zuen karrera politikoa, Convergència Socialista de Catalunya alderdian sartu zelarik (1976az gero Partit dels Socialistes de Catalunya). 1977an Kataluniako Generalitat edo gobernua berriro indarrean jarri zenean Lurralde Politikako eta Herri-lanetako sailburu izendatu zuten eta handik bi urtera, 1979an, Bartzelonako alkate hautatu zuten. Espainiako lehenengo agintaldi sozialistaren garaian Defentsako ministro izan zen (1982) eta 1991n gobernuko lehendakariorde kargua eskuratu zuen. 1995ean bertan behera utzi zuen kargu hura, CESID inteligentzia zerbitzuek espainiar politikari zenbaiti egindako espioitzarekin ados ez zegoela eta.