Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sen

iz. Zentzu ona, gogo oreka. || Izaki bizi guztiek edo mota bateko banako guztiek batera duten joera, sortzetikakoa eta ez ikasia, instintua.  v  Psik. Jokabide ikasi gabea, estimulu jakin batek eragina eta organismoaren oinarrizko beharra ase ohi duena da sena. Senak eragindako jokabideak dira, besteak beste, ihesa, borroka, sexuaren inguruko jolasak eta jatena biltzea. Nolanahi ere, jokabide horiek sarritan aldatu egiten dituzte, goi mailako animalietan batez ere, aurreko bizikizunek eta jaiotzetiko mekanismo erregulatzaileek. Bestalde, senaren papera giza portaeran ez da oso ondo ezagutzen, baina dirudienez, sozializazioaren eta gizabanakoaren adimenaren eraginpean dago hein handi batean.