Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Senanayake, Dudley Shelton

Sri Lankako politikaria (Kolonbo, 1911 - Kolonbo, 1973). Ingalaterran ikasketak egin ondoren Sri Lankara itzuli zen eta Estatuko kontseiluko kide egin zuten (1936). 1947an Nekazaritzako ministro izan zen eta, aita hil zenean (1952), Lehen ministro, Defentsa ministro eta Kanpo Arazoetako ministro egin zuten. 1953. urtean kargu guztiak utzi zituen osasun arazoak zirela eta. 1958. urtean Alderdi Nazional Batuko lehendakari egin zuten eta 1960an aginpidera iritsi zen berriro ere. Urte berean hauteskundeak galdu zituen, eta oposizioko buru izan zen 1961-1965 urteetan. 1965. urtean Lehen ministro, Defentsa ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eskuinaldeko alderdien koalizio baten eskutik. 1970. urteko hauteskundeetan ezkertiarrak nagusitu ziren eta Sirimavo Bandaranaike iritsi zen aginpidera.