Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sénac, Jean

Aljeriar poeta, frantsesez idazten zuena (Beni-Saf, 1926 - Aljer, 1973). Aitak luzaroan semetzat onartu ez zuela eta, haurtzaro zaila izan zuen, eta goitizen gisa erabili zuen bere deitura bizitzan zehar. Albert Camus-en adiskide handia izan zen gaztetandik, baina, hura ez bezala, aljeriar abertzaleen alde jarri zen frantsesen aurkako gerran. Borroka haren aldeko lanak idatzi zituen 1957tik aurrera: Le Soleil sous les armes (1957, Eguzkia armapean), Matinales de mon peuple (1961, Neure herriaren goizaldekoak). 1962an Aljeriako Hezkuntza Ministerioan hasi zen lanean eta 1963-1966 bitartean Aljeriako Idazleen Batasuneko lehendakaria izan zen. 1971n aljeriar poeta gazteen antologia bat prestatu zuen. 1973an hilik aurkitu zuten bere etxean, eta oraindik ez da argitu nork eta zergatik hil zuen.