Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sempé, Jean-Jacques

Frantses marrazkilaria (Pessac, Gironda, 1932). 1951n Sud-Ouest egunkarian hasi zen, eta 1956an Le Moustique astekarian Le Petit Nicolas pertsonaia sortu zuen ("Nikolas txiki" euskaraz). Ikasle baten eguneroko bizitzako kronika haiek umorezko marrazkiak izan ziren hasieran, baina René Goscinnyren istorioekin komiki baten itxura hartu zuten. Sempék, bestalde, Frantziako eta atzerriko hainbat aldizkaritan parte hartu zuen: Paris-Match, L'Express, Elle, Stern, Punch, The New Yorker. Umorezko hogei bat bilduma egin ditu, besteak beste, Monsieur Lambert (1965), Saint-Tropez (1968), Marcellin Caillou (1969), Luxe, calme & volupté (1987, Luxua, lasaitasuna eta atseginzaletasuna) eta Raoul Taburin (1995).