Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sen, Amartya

Indiar ekonomista (Bengala, 1933). Kalkultako eta Cambridgeko unibertsitateetan egin zituen ekonomiako ikasketak. Doktoregoa eskuratu ondoren, irakasle gisa lan egin zuen Jadavpurko Unibertsitatean (Kalkuta), eta ondoren Trinity Collegen, Cambridgeko britainiar unibertsitatean, katedradun laguntzaile gisa. Era berean, eskolak eman ditu New Delhiko Unibertsitatean (1963-1971), Londresko Ekonomia Eskolan (1971-1977), Oxforden (1977-1988), Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT), eta Estatu Batuetako Berkeley eta Harvard unibertsitateetan. 1985-1993 bitartean Garabidean diren Ekonomien Ikerketarako Munduko Institutuko aholkulari izan zen Helsinkin. 1998an Harvardeko Unibertsitateko lana utzi eta Trinity Collegen hasi zen lanean, Cambridgen. Senek zenbait lan eman ditu argitara bere ikerketen emaitzak azalduz, eta horien artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, Tekniken hautaketa (1960) eta Pobrezia eta gosetea. 1998an Ekonomiako Nobel saria eman zioten.