Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segrè, Emilio

Italiar fisikaria (Tivoli, 1905 - Lafayette, Kalifornia, 1989). Enrico Fermi-rekin ikasi zuen fisika Erromako unibertsitatean, ingeniaritzako ikasketak amaiatu eta gero. Fermi-rekin lan egin zuen ondorengo urteetan eta irakasle egon zen Erromako unibertsitatean 1928-1936 bitartean. Palermoko unibertsitateko laborategiko arduradun nagusi egin zuten 1936an eta teknezioa, izadian aurki ezin daitekeen lehen elementua, aurkitu zuen. 1938an Kalifornian zegoela, kargutik kanpo utzi zuten italiar faxistek eta Berkeley-ko unibertsitatean jarraitu zuen ikerlanean. Astatinoa eta Nagasakiko leherketa atomikoan (1945) erabili zuten plutonio-239a aurkitu zuen, beste zientzialari batzuekin batera. 1955ean antiprotoia aurkitu zuen, Owen Chamberlain-ekin batera. Fisikako Nobel saria jaso zuten Segrè-k eta Chamberlain-ek 1959an.