Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segovia, Andrés

Espainiar gitarrista (Linares, 1893 - Madril, 1987). Hamabost urte zituela eman zuen lehen kontzertua Granadan. Geroago arrakasta handia izan zuen Madrilen eta Bartzelonan. 1916. urtean sona handiko bira bat egin zuen Hego Amerikan, eta 1924. urtean egin zuen aurkezpena Parisen eta 1926. urtean Estatu Batuetan. Garai guztietako gitarrista ospetsuenetako bat izan zen Rodrigo; oso goraipatua izan da haren gitarraren hots kalitatea. Ikasle ugari izan zituen. Honoris causa doktore izendatu zuten unibertsitate askotan, Oxford-en, besteak beste. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiko ere izendatu zuten. Gitarrarako lan klasiko ugari berridatzi zituen, eta musikagile askok idatzi ziztuzen harentzako lanak: Turina, Castelnuovo-Tedesco, Villa-Lobos, Ponce edo Rodrigo (Fantasía para un gentilhombre).